Joan edukira

Lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuetan egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen zerrenda argitaratuko den eguna

Argitalpen-data: 

Datorren ostegunean, irailak 7, argitaratuko da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren eta 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuetan egiaztatutako hizkuntza-eskakizunen zerrenda:

  • Autopsietako laguntzailea
  • Baliabide Orokorren teknikaria (Bilbao eta Donostia)
  • Baliabide Orokorren teknikaria (Lakua)
  • EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna
  • Elektrikaria
  • Espetxeko gizarte-langilea
  • Histopatologiako teknikaria
  • Ibaiondo heziketa-zentroko gizarte-langilea
  • Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea
  • Ibaiondo heziketa-zentroko psikologoa
  • Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea
  • Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea
  • Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoa
  • Kaizaina
  • Kaizainburua
  • Kontserbatzailea
  • Laborategiko laguntzailea
  • Laborategiko teknikari fakultatiboa
  • Laborategiko teknikaria
  • Mantentze-lanetako arduraduna
  • Mantentze-lanetako teknikaria
  • Medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia)
  • Mekanikari gainbegiralea
  • Mekanikaria
  • Peritu judiziala
  • Praktiketako monitorea

Zerrenda hauen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea: irailaren 8tik 14ra.

Euskadi, auzolana