Gai-zerrenda espezifikoaren 27. gaiari buruz argitaratutako bibliografian (deialdiaren oinarri espezifikoen 6. puntua, 2022ko azaroaren 23ko EHAA, 224. zk.), osasun publikoko eta epidemiologiako eskalari buruzkoan, 27.b) puntuan aipatzen da: “III. KAPITULUA. KONTSUMORAKO URAREN EZAUGARRIAK ETA HAREN KONTROLA 2020/2184 Zuzentarauaren transposizioa egiten duen kontsumorako uraren horniduraren eta kalitatearen kontrolaren irizpide teknikoak eta sanitarioak ezartzen dituen Errege Dekretuaren proiektutik…”.
Errege Dekretuaren proiektu hori 3/2023 Errege Dekretuan islatu da (3/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 10ekoa, kontsumorako uraren kalitatearen eta uraren kontrol eta horniduraren irizpide tekniko-sanitarioak ezartzen dituena (2023ko urtarrilaren 11ko BOE). Horixe da gaur egun indarrean dagoen araudia, eta horixe hartuko da erreferentziatzat 27. gaian.
Era berean, III. KAPITULUA dioen tokian, II. KAPITULUA esan behar du.