2024ko abuztuaren 27ko EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, Fakultatiboen Goi-mailako kidegoko Meatzeetako eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak aldatzen dituena.

Argitalpen-data: 

EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, non aldatu egiten baitira Fakultatiboen Goi-mailako kidegoko Meatzeetako eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezian onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrendak, onartutako pertsona bat hautaketa-prozesutik kanpo utziz.

Ebazpen honen eranskinean zehaztuta dago zein den baztertutako izangaia eta zein betetzen ez duen betekizuna. Eranskin hori argitara emango da hautaketa-prozesuko web-orriko Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena atalean eta 7. oinarri orokorrean adierazten diren tokietan, hautaketa-prozesuan interesa dutenek zerrendok kontsulta ditzaten.

Ebazpenak azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak ere aldatzen ditu, pertsona hori zerrenda horietatik kanpo utzita.