Joan edukira

3. deialdiko enplegua finkatzeko hainbat prozesu berezitan eta salbuespenezko hainbat prozesutan eskainitako lanpostuak eta behin-behineko kalifikazioak argitaratu dira.

Argitalpen-data: 

IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako eta prozesu berezietako behin-behineko kalifikazioak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen dutena, eskala hauetan:

  • Azpiegituretako Eskala Teknikoa
  • Industriako Eskala Teknikoa
  • Industriako Eskala Fakultatiboa
  • Itsasontzietako Eskala Fakultatiboa
  • Kultura-administrazioko Eskala Fakultatiboa
  • Prentsa eta Argitalpenetako Eskala Fakultatiboa
  • Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazioko Eskala Fakultatiboa

Behin-behineko kalifikazioen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea: otsailaren 12tik 23ra.

Hautaketa-prozesu horien behin betiko azken kalifikazioak dagokion "albistea"ren bidez iragarriko dira hautaketa-prozesuaren webgunean, eta SMS pertsonalizatuak bidaliz.

Hurrengo asteetan zehar argitaratuko dira beste eskaletako behin-behineko emaitzak. Argitalpenak “albistea”aren bidez iragarriko dira eta SMSak bidalita.

Euskadi, auzolana