Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsasontzietako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kartografiako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Telekomunikazioetako Eskala
- Kidegoko Teknikoko Azpiegituretako Eskala
Horietaz gain Enplegua finkatzeko lan-kontratuko langileentzat gordetako honako prozesu berezian azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak ere argitaratu dira:
- Peritu Judiziala
Horrekin batera, aipatutako deialdi guztietan gehi Peritu Judizialaren salbuespenezko deialdian lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2024ko uztailaren 5etik 18ra luzatuko da.