EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duenak, eskala hauetan:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Industriako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Larrialdietako eta Meteorologiako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ingurumeneko Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala
- Kidego Teknikoko Industriako Eskala
- Kidego Teknikoko Ingurumeneko Eskala
- Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala
Ebazpenak hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, 2025eko urtarrilaren 9tik otsailaren 5era. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean egongo da aipatutako epean zehar, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko edo kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.