Joan edukira

DESGAITASUN INTELEKTUALA DUTEN PERTSONENTZAT GORDETAKO HAUTAKETA-PROZESUAK. Azterketei buruzko informazioa.

Argitalpen-data: 

Noiz egingo da lehenengo azterketa?

Lehenengo azterketa, gaitegiaren zati orokorrari dagokiona, 2024ko martxoaren 5ean egingo da.  

Azterketa egin baino egu n batzuk lehenago, antolakuntzari buruzko informazioa eta jarraitu beharreko  argibideak argitaratuko ditugu.

Non egingo da azterketa?  

Europa Biltzar Jauregian.

Gasteiz Etorbidea, 85 - 01009 Vitoria-Gasteiz, Araba.

Lehenengo azterketa egin baino egun batzuk lehenago, bertara nola iritsi eta nola sartu adierazten duten argibide zehatzagoak argitaratuko ditugu.

Zein ordutan izango da azterketa?

Goizeko 10:00tan izango da.

Noiz egingo da bigarren azterketa?

Bigarren azterketa, gaitegi bereziari dagokiona, 2024ko martxoaren 26an egingo da.

Aurrerago argitaratuko dugu bigarren ariketa honi buruzko informazio gehiago.

Euskadi, auzolana