2024ko uztailaren 1eko EHAAn argitaratu da Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko ekainaren 20ko AGINDUA zeinaren bidez zehazten baita zein den Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako enplegu publikoko A taldeko lanpostuetarako 2022ko eskaintza.
Aginduak A taldeko lanpostuetarako 2022ko eskaintza zehazten du 27. eta 28. destino-osagarrien mailetako lanpostuak betetzeko lehiaketa behin betiko esleitu ondoren.
Horretaz gain, Aginduak Kidego Teknikoko Nekazaritza eta Abeltzaintza Sektoreko Eskalaren prozesu bereziaren oinarrietan izandako akats bat zuzentzen du.