0000271/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioak. Errekurtso hori pertsona batek aurkeztu zuen, 2023ko maiatzaren 10eko ebazpen baten aurka. Ebazpen horretan Administrarien Eskalan sartzeko enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen da.
2023ko maiatzaren 10ko ebazpen horren bidez Administrarien Eskalan sartzeko enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioak eskatutako administrazio-espedientea (PDF, 185 KB) bidaltzea.
Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioan, 0000271/2024 prozedura laburrean alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.