Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako hainbat kidego, eskala eta kategorietan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuen argitalpena egin da.

Argitalpen-data: 

Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak:

  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Estatistikako eta Datu Analisietako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itzulpengintzako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Laborategiko Eskala
  • Kidego Teknikoko Hizkuntza Normalizazioko Eskala
  • Kidego Teknikoko Estatistikako Eskala
  • Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala


Enplegua finkatzeko prozesu berezi batzuetan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duen IVAPeko zuzendariaren ebazpena ere argitaratu da. Honako hauek dira aipatutako kategoriak

  • Ibaiondo heziketa-zentroko koordinatzailea
  • Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako gizarte-langilea


Azkenik, Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako psikologoen kategorian enplegua finkatzeko salbuespenezko deialdian azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak berriro argitaratzeko agintzen duen IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da.


Horrekin batera aipatutako deialdi guztietan lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2024ko irailaren 19tik urriaren 2ra luzatuko da.


Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean «LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA ” eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA ” dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.