Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako hainbat kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuen argitalpena egin da.

Argitalpen-data: 

Enplegua finkatzeko hainbat salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agintzen duten IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu dira. Honako hauek dira aipatutako eskalak:

  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Farmaziako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Medikuntzako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Arreta Soziolaboraleko Eskala
  • Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Giza Baliabideetako eta Prestakuntzako Eskala
  • Kidego Teknikoko Arreta Soziolaboraleko Eskala (salbuespenezko prozesua bakarrik)

Irailaren lehen hamabostaldian iragarriko da lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea noiz argitaratuko diren.