Eskala honetan lanpostuak eskatzera deitu zaien pertsonei ohartarazten zaie Donostiako Justizia Jauregian destinoa duen Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zentro organikoari hasiera batean atxikitako 510350 kodedun lanpostuaren (Hizkuntza Normalkuntzako teknikaria) 6. dotazioaren atxikipen organikoa aldatu egingo dela, eta Eusko Jaurlaritzan (Gasteizko egoitza) destinoa duen Espetxeetako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuaren zentro organikora atxikiko dela.
Hautaketara deitutako pertsonei gogorarazten zaie 2024ko urriaren 2ra arte egin daitezkeela egokitzat jotzen diren eskaeraren aldaketak.