A taldeko 27. eta 28. mailetako lanpostuak hornitzeko lehiaketa behin betiko esleitu ondoren, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena argitaratu da (PDF, 111 KB) . Ebazpen horretan zehazten da zenbat plaza huts sartu behar diren kidego eta eskala bakoitzeko hautaketa-prozesu berezian eta salbuespenezko hautaketa-prozesuan, hautaketa-prozesuko 6. d) oinarri orokorrean ezarritakoari jarraikiz.
Prozesu bakoitzean sartzen diren plazak modalitatearen (orokorra edo desgaitasuna duten pertsonentzat gordetakoa) eta hizkuntza-eskakizunaren arabera banatzen dira.