Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2024-2 deialdiko ahozko azterketara deituak

Argitalpen-data: 

Azaroaren 28an ahozko azterketara nortzuk dauden deituta argitaratu da Azterneten.

Azterketa idatzia gainditu duten pertsonak ahozko azterketara deituta daude. Ahozko azterketa egiteko eguna, ordua eta lekua kontsultatu ahal izateko, AZTERNETen sartu  beharko du azterketari bakoitzak, eta ibilbide honi jarraitu:

Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Xehetasuna < Ahozko azterketaren lekua

*Deialdi honetan mintzamen-proba egingo da bakarrik eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere. Ez da egingo entzumen-proba espezifikorik (Hortaz, ez zaio kasurik egin behar entzumen-probarako agertzen den orduari).

Hauek dira ahozko azterketen datak (hiru lurraldeetan):

  • 1. HE eta 3. HE: abenduaren 12an
  • 2. HE eta 4. HE: abenduaren 13an

Ahozko azterketak egiteko lekuak, berriz, ondokoak dira lurraldeka:

  • Araban: UNED-Gasteiz
  • Bizkaian: Barakaldoko BEC
  • Gipuzkoan: Kursaal, Donostia 

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da).