Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPeko 2023ko bigarren deialdi orokorra. 142/2024 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesaturik egon daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

142/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea -prozedura laburtua- bidaltzeko agindu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak. Errekurtso hori pertsona batek aurkeztu zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2023ko abenduaren 27an emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetara dei egiten zuen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko abuztuaren 1eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuen Aginduaren aurka.

EBAZPENA, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 142/2024 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena. (PDF, 465 KB) (leiho berri batean irekitzen da)