Gasteizko Lan Arloko 3 zenbakiko Epaitegiak 0000484/2024 zenbakidun prozeduran Lan-arloko eta gizarte-segurantzako administrazio-egintzak aurkaratzeko demandaren xedeari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso hori pertsona batek aurkeztu zuen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2023ko abenduaren 15ko Aginduaren aurka. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen izangai batek Administrazio Publikoen Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko urriaren 31ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Aurkaratutako aginduaren bidez, ezetsi egin zen pertsona horren eskaera. Eskatzen zuen emandako puntuazioa aldatzeko, lan egindako denbora kontuan hartuta. Hori, administrazioaren esku zegoen informazioa zelako.
Gasteizko Lan-arloko 3. Zenbakiko epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzen da eta Ebazpen honen berri interesdunei jakinarazten zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutakoarekin bat.
EBAZPENA (PDF, 270 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 0000484/2024 prozeduran, Lan-arloko eta gizarte-segurantzako administrazio-egintzak aurkaratzea, prestazioak izan ezik, administrazio-espedientea bidaltzea xedatzen duena.