IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, eskala eta kategoria hauetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Telekomunikazioetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Kartografiako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Meatzeetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Prentsa eta Argitalpenetako Eskala
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Itsasontzietako Eskala
- Kidego Teknikoko Azpiegituretako Eskala
- Peritu judiziala
Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko irailaren 11tik 24ra.
2024ko urriaren 8an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.