Kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkezteko 20 egun balioduneko epea irekitzea, lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan.

Argitalpen-data: 

EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezi hauetan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:

  • Sukalde eta jantokiko laguntzailea.
  • Sukaldaria.
  • Sukalde eta jantokiko arduraduna.
  • Sukaldeko arduraduna.
  • Kontserbatzailea.
  • Kaizainburua.
  • Kaizaina.
  • Mekanikaria.
  • Mekanikari gainbegiralea.
  • Medikua (Dopinaren Aurkako Euskal Agentzia).
  • Praktiketako monitorea.
  • Mantentze-lanetako arduraduna.
  • Histopatologiako teknikaria.
  • Mantentze-lanetako teknikaria.
  • Justizia Administrazioko organo tekniko laguntzaileetako hezitzailea.
  • Elektrikaria.
  • Autopsietako laguntzailea.
  • Baliabide Orokorren teknikaria (Bilbao eta Donostia).
  • Baliabide Orokorren teknikaria (Lakua).
  • Espetxeko gizarte-langilea.

 

Ebazpenak hautatutako pertsonei kontratuak formalizatzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, irailaren 10etik urriaren 7ra. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean. 

Epe berean, hautatutako pertsona guztiek kontratuak sinatzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.