Joan edukira

Karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko behar diren agiriak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkezteko 20 egun balioduneko epea irekitzen da, Laguntzako Langileen Talde Profesionalean eta Erizaintzako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan.

Argitalpen-data: 

EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegu publikoa finkatzeko honako salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena: 

  • LAGUNTZAKO LANGILEEN TALDE PROFESIONALA
  • KIDEGO TEKNIKOKO ERIZAINTZAKO ESKALA 

Ebazpenak hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, ekainaren 11tik uztailaren 8ra. Dokumentuak Funtzio Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean. 

Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.

Euskadi, auzolana