Administrazioko Goi-mailako Kidegoa. Administrazioko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 246/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 246/2025 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek jarri zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren 2025/02/19ko Agindua – 2020/03/03ko EHAA –, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022/09/08ko eta 2022/11/18ko Aginduen bidez deitutako enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonak EAEko Administrazio orokorreko eta bere erakunde autonomoetako hainbat eskalatako karrerako funtzionario izendatzen dituenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ingurukoa da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluak xedatzen duenarekin bat, Enplegu Publikoaren Zuzendaritzatik 246/2025 Prozedura Arruntean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatutako administrazio-espedientea bidali da eta aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalean ager daitezen eta 246/2025 zenbakiko prozedura arruntean alderdi gisa pertsonatu daitezen.