EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena, Administrazio Kudeaketako Kidegoko Administrazio Kudeaketako eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eta prozesu berezian hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrenda osagarriak argitaratzeko agintzen duena.
Ebazpenak hautatutako pertsonei karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko behar diren agiriak aurkezteko 20 egun balioduneko epea ematen die, 2025eko ekainaren 30etik uztailaren 28ra. Dokumentuak Enplegu Publikoko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean egongo da aipatutako epean zehar, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» atalean, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Lanpostuaz jabetzeko aurreikusitako data 2025eko urriaren 1a da.
