Argitaratu dira hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin betiko zerrendak adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako laguntzako langileen talde profesionaleko ordenantza eta sukaldeko laguntzaile prozesuetan.

Argitalpen-data: 

EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren ebazpena (leiho berri batean irekitzen da), adimen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako prozesu hauetan hautatutako pertsonen eta esleitu beharreko lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duenak:

  • Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko Ordenantza
  • Sukaldeko laguntzailea

Karrerako funtzionario gisa lanpostuaz jabetzeko edo lan-kontratu finkoa sinatzeko beharrezkoak diren izapideak egiteko, Enplegu Publikoaren Zuzendaritza banan-banan jarriko da harremanetan hautatutako pertsona bakoitzarekin.