Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Arreta Soziolaboraleko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua. 351/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 351/2025 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Arreta Soziolaboraleko eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen behin betiko zerrendei eta esleitu beharreko lanpostuei buruzko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024/12/17ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka.

Auzi-errekurtso hori izangai batek lanpostuak hautatzeko izapidea ez egiteari buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 183 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 351/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.