Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 23/2025 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024/6/20ko Aginduaren aurka pertsona batek jarritako berraztertzeko errekurtsoaren ustezko ezespenari buruzkoa da. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen 2022. urterako A taldeko lanpostuen enplegu publikoaren eskaintza zehazten da.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluak xedatzen duenarekin bat, Enplegu Publikoaren Zuzendaritzatik 23/2025 Prozedura Arruntean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatutako administrazio-espedientea bidali da eta aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalean ager daitezen eta 23/2025 zenbakiko prozedura arruntean alderdi gisa pertsonatu daitezen.