Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 4. Epaitegiak 102/2025 zenbakiko prozedura laburtuan administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko urriaren 25eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agindu zen.
Auzi-errekurtsoa, izangai bati zenbatu gabeko esperientzia orokorrari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 232 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 102/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.

