Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 254/2025 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024/11/22ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako Goi Mailako Teknikarien Kidegoko Laneko Arriskuen Prebentzio Eskalako enplegua finkatzeko prozesu berezian (lehiaketa-oposizioa) merezimenduak ebaluatzeko behin betiko zerrenda argitaratzeko agindu zen.
EBAZPENA (PDF, 183 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 254/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.