Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezkoa. 243/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak eskatu du 243/2025 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren 2025/2/6ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen IVAPen 2024/12/27ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, EAEko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan Laneko Arriskuen Prebentzioko eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.

EBAZPENA (PDF, 184 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 243/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.