Goi-mailako Kidegoa. Industriako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezkoa. 148/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zk.ko Epaitegiak 148/2025 zenbakiko prozedura laburtuan administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2024ko azaroaren 20ko Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen ustezko ezespenaren aurka pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen.

Auzi-errekurtsoa, lan-poltsak egoteagatiko puntuazioei buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 238 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 148/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.