Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2025-1 deialdiko azterketen behin-behineko emaitzak

Argitalpen-data: 

Ekainaren 26an 2025-1 deialdiko behin-behineko emaitzak ikusgai jarri dira Azterneten.

Emaitzak ikusteko, azterketari bakoitzak AZTERNETen sartu behar du. Ibilbide honi jarraitu behar zaio:

Eskabideak > Hizkuntza-eskakizunak > Eskabideen kontsulta eta jarraipena > IVAPeko ohiko deialdiak (2025-01-23) > Emaitzak

Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 27tik uztailaren 4ra.

Informazio gehiago aurkituko duzu esteka honetan: Hizkuntza-eskakizunak 2025-1 deialdia.