Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileak. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespenezko prozesua. 158/2025 Oinarrizko Eskubideen Prozedurari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Eibarko Lan Arloko Epaitegi Bakarretik 158/2025 Oinarrizko Eskubideen Prozedurari buruzko demanda eta dekretua jaso dira Administrazio honetan. Demanda hori pertsona batek aurkeztu zuen IVAPeko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako Ibaiondo heziketa-zentroko hezitzaileen lanpostuan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua ematen da.

EBAZPENA (PDF, 183 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 158/2025 Oinarrizko Eskubideen Prozedurari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.