INFORMAZIO-OHARRA Kidego Teknikoko Erikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan eta prozesu berezietan kalifikazioen behin betiko zerrenda berrien eta lanpostuak aukeratzeko epe berriaren ingurukoa.

Argitalpen-data: 

Hautaketa-prozesuaren webgunean argitaratu da IVAPeko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 7ko Ebazpena, epai judizialak betearazteagatik zenbait ebazpen indarrik gabe uzten dituena, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian eta salbuespenezko prozesuan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak berriz argitaratzeko agintzen duena eta lanpostuak aukeratzeko epe berria zabaltzen duena.

Lanpostuak aukeratzeko epe berria 2025eko maiatzaren 9tik maiatzaren 22ra izango da, biak barne. Lanpostuak aukeratzeko prozesuan dei egiten zaien pertsonen izenen zerrenda mantentzen da.

Lehen adierazitako epean lanpostuen aukeraketa egin zutenek ez dute berriro aukeraketa egin beharrik, eta kasu horretan, bere garaian egindako aukeraketa mantenduko da. Hala ere, nahi izanez gero, lanpostuen aukeraketa berria egin dezakete aurrekoa aldatu nahi badute.