IVAPeko zuzendariaren bi ebazpen argitaratu dira, Kudeaketa Administratiboko Kidegoko Kudeaketa Administratiboko Eskalan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eta prozesu berezian esleipen gehigarrian hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen dutena:
Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko, 2025eko ekainaren 6tik 19ra.
2025eko ekainaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan esleipen gehigarrian hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.