Gaur, 2025eko maiatzaren 7an, IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da. Ebazpen horretan, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko irailaren 8ko Aginduaren babesean deitutako enplegua finkatzeko prozesuetan esleipen gehigarrien xede diren lan-kontratuko plazak eta horiek esleitzeko prozedura zehazten dira.
1.- Prozesu hauetan ez da irekiko lanpostuak aukeratzeko epe berririk ez baita gehitu hasierako esleipenerako eskainitako lanpostuez gain beste lanposturik
Kategoria |
Prozesu mota |
Sukalde eta jantokiko laguntzailea |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Sukaldaria |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Garbitzailea |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Laborategiko garbitzailea |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Peoia |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Laborategiko laguntzailea |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Ibaiondo Heziketa Zentroko koordinatzailea |
Finkatzeko berezia |
Ibaiondo Heziketa Zentroko psikologoa |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
EJko administrazioko korporazio-sarea kudeatu eta mantentzeko arduraduna |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Laborategiko teknikari fakultatiboa |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Laborategiko teknikaria |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Autopsietako laguntzailea |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Kasu hauetan, epaimahaiak kontratazio-proposamen osagarri bat egingo du hala dagokien izangaien alde, oinarri orokorretan jasotako esleipen-irizpideekin bat etorrita.
2.- Beste prozesu hauetan lanpostuak aukeratzeko izapidea irekiko da:
Kidegoa/Eskala/Kategoria |
Prozesu mota |
Ibaiondo Heziketa Zentroko hezitzaileak |
Finkatzeko berezia |
Justizia Administrazioko organu tekniko laguntzaileetako psikologoa |
Finkatzeko salbuespenezkoa |
Mantentze-lanetako teknikaria |
Finkatzeko berezia |
Justizia Administrazioko organu tekniko laguntzaileetako gizarte langilea |
Finkatzeko berezia |
Deialdi hauetan lanpostuak aukeratzera deitutakoen zerrendak eta izapide hori egiteko epea iragarri dira. Epe hori 2025eko maiatzaren 8tik 21era luzatuko da, bi egunak barne.
Deitutako lanpostu bakoitzeko eskalan, txanda irekian, prozesu berezi zein salbuespenezkoan behin betiko hautatu ez diren izangaien artean esleituko dira lanpostuak, baldin eta ez badira aurrez baztertuak izan edo ez badituzte galdu parte-hartzaile gisa dituzten eskubideak, arrazoia edozein dela ere.
Lanpostuak hautatzeko prozesu hori errazteko, «Hautaketa-prozesuen informazio orokorra» atalean "LANPOSTUAK AUKERATZEKO ESKAERA ” eta “BI DEIALDIETAKO LANPOSTUAK BATERA AUKERATZEKO ESKAERA ” dokumentua argitaratu da. Dokumentu horretan zehatz-mehatz deskribatzen da jarraitu beharreko prozesua.