2025eko otsailaren 20an, ETJ 13/2024 exekuzio-piezan (934/2022 prozedura arruntaren ondoriozkoa) Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako Autoa betez, IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da, enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezi hauetan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrenda berriak argitaratzeko agintzen duena:
KIDEGO TEKNIKOA. ERAIKINGINTZA, HIRIGINTZA ETA LURRALDE-ANTOLAMENDUKO ESKALA.
Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2025eko ekainaren 2tik 13ra, biak barne.
2025eko ekainaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.