EHAAn argitaratu da IVAPeko zuzendariaren Ebazpena , zeinaren bidez:
- Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoan azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agintzen da.
- Aipatutako prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda berria argitaratzeko agintzen da.
- 20 egun balioduneko epea irekitzen da (urriaren 10etik azaroaren 6ra, biak barne) karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko Enplegu Publikoko Zuzendaritzan. Epe berean, hautatutako pertsonek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan eta «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Izapide hori (dokumentazioa aurkeztea eta ezinbesteko informazioa betetzea) aurretik horretarako emandako epean egin zutenek ez dute berriro egin beharrik, betiere ebazpen honen bidez esleitzen zaien lanpostua lehen esleitutakoaren berdina bada. Kasu horretan, bere garaian egindako izapidea mantenduko da. Hala ere, nahi izanez gero, funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa berriz bete dezakete.
Jakinarazten da lanpostuaz jabetzeko aurreikusitako data 2025eko azaroaren 13a dela.

