Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 39/2025 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak eskatu du 39/2025 prozedura laburtuko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori, administrazio-isiltasunari buruzkoa da, 2024ko urriaren 17an pertsona batek IVAPeko 2024ko irailaren 27ko EBAZPENAREN aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoari berariazko ebazpenik eman ez zaiolako, bere merezimenduen balorazioaren inguruan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluak xedatzen duenarekin bat, 2025/06/04an Enplegu Publikoaren Zuzendaritzatik 39/2025 Prozedura laburtuan Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidali da eta aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen eta 39/2025 zenbakiko prozedura laburtuan alderdi gisa pertsonatu daitezen.