Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Farmaziako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia eta salbuespezko prozesua. 28/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako 2. Atalak administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du 28/2026 prozedura arruntean, pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak izangai batek jarri du 2024ko uztailaren 31ko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpenaren kontra (zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Organismo Autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen du) eta, 2024ko uztailaren 31ko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpenaren kontra (zeinaren bidez euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen du). Zehazki, Farmaziako Eskalako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko prozesu berezi eta salbuespenezko prozesuari dagokio.

EBAZPENA (PDF) (leiho berri batean irekitzen da) Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 28/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena..