Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Azpiegituretako Eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko oposizio-faseari dagokion proba 2026ko urrirako dago aurreikusita.
Proba egiteko data zehatza onartu eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera zehaztu eta argitaratuko da.
Era berean, gogorarazten da garatutako gai-zerrenda orokorra eta gai-zerrenda orokor horri buruzko galdera-sorta enplegu publikoaren webguneko esteka honetan eskuragarri daudela: Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoa. Azpiegituretako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. (Oposizio-lehiaketa) - Enplegu Publikoa

