Goi Mailako Kidegoa. Farmaziako Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 747/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 540/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Errekurtso hori Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendariaren 2025eko ekainaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka aurkeztu da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako eta esleipen gehigarriko lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agindu zen.

Auzi-errekurtsoa, hautagai baten merituei buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 239 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 747/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.