Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 376/2026 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da, Herri Administrazioaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko azaroaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa hasiera batean isiltasun negatiboaren ondorioz ezetsi izanaren aurka. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan azken kalifikazioen behin betiko zerrendak eta eskainitako lanpostuak argitaratzeko agindu zen.
Auzi-errekurtsoa, lan-poltsak egoteagatiko puntuazioei buruzkoa da.
262/2025 PAerako (Vitoria-Gasteizko Epaitegia) interesdunak epatu zireneko auzi bera da.

