Goi-mailako Teknikarien Kidegoa. Arreta Soziolaboraleko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia (Lehiaketa-oposaketa) eta salbuespenezko prozesua (Lehiaketa). 81/2026 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Bilboko Instantzia Auzitegiko administrazioarekiko auzien 5. Zenbakiko plazak eskatu du 81/2026 prozedura laburtuko administrazio-espedientea bidaltzeko. Espediente hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2024ko urriaren 25eko Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen ustezko ezespenaren aurka pertsona batek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horien bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi jakin batzuetako eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu jakin batzuetako azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak eta lanpostuak aukeratzeko prozesuan dei egiten zaien pertsonen izen-zerrendak argitaratzeko agindua ematen zen, eta lanpostuak aukeratzeko epea ezartzen zuten.  

Auzi-errekurtsoa hautagai baten merituen balorazioaren ingurukoa da.

EBAZPENA (PDF, 286 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 81/2026 prozedura laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.