Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 139/2026 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2025eko abenduaren 18ko Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Agindu horren bidez, ezetsi egin zen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko apirilaren 10eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez zehaztu zen esleipen gehigarriak jasoko dituzten funtzionarioen plazen kopurua eta banaketa, bai eta horiek esleitzeko prozedura ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko maiatzaren 18ko Aginduaren babesean deitutako enplegua finkatzeko prozesuetan.
Errekurtsoa hautagai baten merituen balorazioari buruzkoa da.
EBAZPENA (PDF, 261 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 139/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena

