Goi-mailako Teknikarien Osasun Publiko eta Epidemiologiako Eskalako hautaketa-prozesuan akatsak zuzentzeko ebazpena eta onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda berriak argitaratu dira.

Argitalpen-data: 

Gaur, 2026ko uztailaren 2an, IVAPeko zuzendariaren ebazpena argitaratu da. Ebazpen horren bidez, akatsen zuzenketa agintzen da eta Osasun Publiko eta Epidemiologiako Eskalako hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda berriak, eta parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko eskatzen zaien pertsonen zerrenda berriak argitaratzeko agintzen da.

Zerrenda horiek Enplegu Publikoaren Atarian kontsulta daitezke, honako helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ “Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena” atalean.

Halaber, erreklamazioak aurkezteko eta eskatzen diren agiriak aurkezteko epea luzatu egin da, 2026ko uztailaren 16ra arte (egun hori barne).

Sartzeko titulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko eskatzen zaien pertsonei gogorarazten zaie jatorrizko dokumentazioa edo horren kopia autentikoa aurkeztu beharko dutela, eta, oro har, IVAPen edozein egoitzatan aurkeztuko dela presentzialki (Bilbon, Donostian edo Gasteizen).

Hala ere, jatorrizko dokumentua elektronikoa bada edo kopia elektroniko autentikoa Egiaztatze Kode Seguruarekin (CSV), Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztu ahal izango da.

Eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizko dokumentazioa aurkeztu behar dutenek hitzordua eskatu beharko dute esteka honen bidez:

https://www.euskadi.eus/web01-citaivap/eu/aa14aUIWar/ivap/aa14aInit.jsp?lang=eu (leiho berri batean irekitzen da)