Gaur, 2026ko maiatzaren 4, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren hainbat Agindu argitaratu dira.
- AGINDUA, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak.
- AGINDUA, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta oinarri espezifikoak onartzen dira.
Kidego eta eskala hauetan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da:
- Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Medikuntzako Eskala
- Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Farmaziako Eskala
- Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Lan–arriskuen Prebentzioko Eskala
- Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
- Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Eskala Juridikoa
- Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala
- Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala
- Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala
- Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa. Espetxe Administrazioko Gizarte Laneko Eskala
- Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa. Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala
- AGINDUA, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak.
- AGINDUA, 2026ko apirilaren 23koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuetarako, eta haien oinarri espezifikoak onartzen dira.
Lanpostu hauek betetzeko hautaketa-prozesuak deitzen dira:
- Lanpostua
- Autopsietako laguntzailea
- Kaizainburua
- Laborategiko garbitzailea
- Mekanikaria
- Mekanikari gainbegiralea
- Kirol-errendimendu altuko medikua
- Kortako praktiketako monitorea
- Ofizial espezialista
- Laborategiko langilea
- Peoia
- Irudi-teknikaria
- Mantentze-lanetako teknikaria
- Gaueko zaintzailea
Iragarritako prozesuetan izenak emateko epea 2026ko maiatzaren 5ean hasi eta 2026ko ekainaren 1eko 14:00etan bukatuko da.

