Kidego Teknikoa. Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde-antolamenduko Eskala. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesua. 719/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 719/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Errekurtso hori Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko (IVAP) zuzendariaren 2025eko urriaren 2ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren aurka aurkeztu da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Kidego Teknikoko Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko azken kalifikazioen behin betiko zerrenda berriak eta hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrenda berriak argitaratzeko agindua ematen zen.

Auzi-errekurtsoa, euskararen ezagutzaren balorazioari buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 188 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 719/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.