Gaur, 2026ko ekainaren 30ean, IVAPeko zuzendariaren ebazpenak argitaratu da. Ebazpen horien bidez, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrendak, eta parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko eskatzen zaien pertsonen zerrendak argitaratzeko agintzen da, honako hautaketa prozesuetan:
- Peoia
- Gaueko zaintzailea.
Ebazpenak eta zerrendak Enplegu Publikoaren Atarian kontsulta daitezke, honako helbide elektroniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/ “Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena” atalean.
10 egun balioduneko epea ezarri da, 2026ko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 14ra, biak barne, erreklamazioak aurkezteko eta eskabideetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko, bai eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko ere.
Egin beharreko zuzenketen inguruan:
- Tasa osoa ordaindu ez duten pertsonek, hautaketa prozesuan zehar jakinarazpenak jasotzeko eman duten posta elektronikoan jasoko dute falta zaien ordainketa egin ahal izateko ordainagiria.
- Sartzeko titulazioari buruzko dokumentazioa aurkezteko edota lan esperientzia egiaztatzeko eskatzen zaien pertsonek jatorrizko dokumentazioa edo horren kopia autentikoa aurkeztu beharko dute, eta, oro har, IVAPen edozein egoitzatan aurkeztuko da presentzialki (Bilbon, Donostian edo Gasteizen).
Hala ere, jatorrizko dokumentua elektronikoa bada edo kopia elektroniko autentikoa Egiaztatze Kode Seguruarekin (CSV), Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztu ahal izango da.
Eskatzen den titulazio akademikoaren jatorrizko dokumentazioa aurkeztu behar dutenek hitzordua eskatu beharko dute esteka honen bidez:
https://www.euskadi.eus/web01-citaivap/eu/aa14aUIWar/ivap/aa14aInit.jsp?lang=eu

