Joan edukira

Arantxa Urretabizkaia eta Asier Serrano 2017ko Euskadi Literaturan sarituak

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazleak Bidean ikasia lanarengatik jasoko du saiakera arloko saria. Lan horretan, 1993an Hondarribiko emakume talde batek alardean ateratzea erabakitzen dueneko hausnarketak biltzen ditu. Kontakizunean, kronika, saiakera eta fikzioa uztartu ditu.

Asier Serranok (Eibar, 1975) euskarazko saria jasoko du Linbotarrak poema liburuarengatik. Iaz, lan horrekin Xabier Lete Poesia Saria ere jaso zuen.

Biek hartu dute parte hiruhilero IVAPen argitaratzen dugun Administrazioa Euskaraz aldizkarian.
Arantxa apirilean elkarrizketatu genuen Administrazioa Euskaraz aldizkariarekin argitaratzen dugun Solasaldiak (PDF, 1.7MB) gehigarrian, eta haren ibilbidea sakon ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan, Bidean Ikasia lanari buruzkoak ere kontatu zizkigun.

 Solasaldiak gehiagarriaren azala  


Asier ere Administrazioa Euskaraz aldizkariaren kolaboratzaile izan zen 87. zenbakian (PDF, 6.08MB).

Zorionak, Arantxa eta Asier!

 

Euskadi, auzolana