12 pauso izenburu egokiak idazteko

egilea: Irene Fernandez, 

Administrazioko idazkietan izenburua jartzea oso mesedegarria izaten da, irakurleak izenburua irakurtzearekin batera, idazkia zeri buruzkoa den jakin dezan. Izenburuaren bidez, testua osorik irakurri gabe, irakurleak azkar eta erraz aurki dezake informazioa. Interneten ezaugarrien eraginez, izenburuek garrantzi berezia hartu dute hipertestuaren diskurtsoan. Edukiaren ikuspegi orokorra adierazteaz gain, web-orrietako testuak antolatzeko oinarrizko tresna bihurtu dira.

Pantailarako testuetan, kontuan izan behar dugu irakurleak, sarritan, isolatuta jasotzen dituela izenburuak, testuingurua azaltzeko inolako informazio-paragraforik gabe. Hortaz, ezinbestekoa da argiak eta sintetikoak izatea deskribatzen dutena zer den arazorik gabe uler dadin. Ez diogu irakurleari pentsarazi behar edukiaren gainean; izan ere, izenburuek gidatzeko funtzioa betetzen dute testuinguru gabe bilatzaile batetik web-orri jakin batera sartu den irakurlearentzat.

Hona hemen izenburu eraginkorrak idazteko 12 pauso:

Ez da erraza hasieratik asmatzea, baina denbora eta praktikarekin hobetzen den trebetasuna da. Hasteko, kontuan izan behar duzu izenburu eraginkorrak osatzeko, edukia irakurri eta ulertu behar duzula, eta, ondoren, informazio garrantzitsuena hitz gutxi baina esanguratsuetan laburtzea dela gakoa.

Izenburuak egoki idazteko gomendio gehiago: