Joan edukira

Doako ikastaroak IVAPeko Ikasgela irekian

"La importancia de los títulos en la web"

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

IVAPeko Ikasgela irekian “La importancia de los títulos en la web” izeneko ikastaroa jarri dugu, doan eskura ditzakezun hainbat ikastaro eta lanabesen artean. Ikastaro honen euskarazko bertsioa orain dela hilabete batzuk igo genuen Ikasgela irekira.

Tituluek berebiziko garrantzia dute pantailako testuetan, eduki osoaren ikuspegi orokorra islatzen baitute. Moodle plataforman jarri dugun ikastaro honen helburua, hain zuzen ere, tituluak egoki idazten ikastea da.

Hiru unitatek osatzen dute ikastaroa:
1. Tituluen garrantzia
2. Titulu egokiak idazteko zortzi pauso
3. Tituluen estiloa eta diseinua

Uste dugu ikastaro labur hau ondo etorriko zaizula pantailarako testuei izenburu egokiak jartzen ikasteko.

Teorian azaltzen dena auto-zuzenketa bidezko ariketekin osatzen da, eta ikastaroa Ikasgela irekian dagoenez eta tutorerik gabe egiten denez, zeure erritmora egin dezakezu.

Gaia zure interesekoa bada, egin gainbegiratu bat!

Euskadi, auzolana