Joan edukira

Nola idatzi ehunekoak?

egilea: Izaskun Zuntzunegi Legarreta, 

Ehunekoak idaztean zalantzak izan ohi ditugu. Eta nora jo ehunekoak emateko modu zuzena aurkitzeko? Aurkezpen honetan, ehunekoak zuzen emateko moduen gainean hainbat erakundek hartutako erabaki eta gomendioak laburbildu ditugu, Euskaltzaindiak ez baitu oraindik gai honen gaineko araurik argitaratu.


Laburbilduz, gogoan izan:
    - Zuriunea utziko dugu ikurraren eta zenbakiaren artean.
    - Oro har, mugagabean deklinatzen dira.
    - Deklinabide marka zenbakiari itsatsirik jarriko dugu, marratxorik eta hutsarterik gabe.
    - Pluralean zein singularrean komunztatzen da.
    - Bi modutan aurkeztuko ditugu: osorik letraz edo ikurrez lagundutako digitu bidez, baina ez dugu egingo bien arteko nahasketarik.

 Informazio iturriak:

                       Ortotipografia, Ikasmaterialen Aholku Batzordea
                       Itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak, (IZO, 2016)
                       Ehunekoak nola erabili, Asier Larrinaga, (Ikasbil-HABE)

 

 

Euskadi, auzolana